domingo, 11 de marzo de 2012

NORBERAREN NORTASUNA BILATZEN

Arkitektura ikasten dudanetik, betidanik egon da nire buruan kezka bat lanen eta proiektuen errepresentazioaren inguruan. Egia esan, gauza garrantzitsua dela uste dudan arren, oso gustoko daukadan jarduera da.
       Eztabaida handiko gai bat izan da. Badaude honen alde dauden askok, eta saiatzen direnak beraien lanak era hoberean aurkezten. Beste batzuk bigarren maila batera bereganatzen dute eta beste gauza batzuetan kontzentratzen dute beraien indarrak.

     Badago tendentzia bat pentsatzera aurkezpen polit batek proiektu txar bat izkutu dezakeela. Oteizak bere esaldi famatuetako batean honen inguruko erreferentzia egin zuen: “los artistas son unos tramposos, unos hacedores de trampas”.
Arkitektoen kasuan errepresentazioaz aparte, estetika ikusgarri batekin, begietatik sartzen diren hoienetakoa, funtzionamendu oker bat daukan proiektu bat iskutatu dezakete.
        Profesionalak aparte, ikasleen artean bebai askotan gauza okerrak izkutatzen ditugu eta gure lanen puntu indartsuenak azaleratzen ditugu. “Hacedores de trampas aparte, tambien somos buenos vendedores” esan genezake. Baina nire ustez gauza bat argi dago: norbaiten proiektua era erakargarri batean errepresentatzen posible baldin bada, proiektu hori ona izateko boleto asko ditu. Bi kontzeptu hauek ligatuak daude.

    Errepresentazio polit batek edo lehen esan dudan moduan, estetikoki erakargarri den proiektu batek daukan indarra askotan infrabaloratu egin da. Ez gara konturatzen baina nire ustez, irudi polit batek izugarrizko indarrarekin sartu daiteke gure buruan, alde subkontziente horretan. Zerbaitetaz maitemitzen garen moduan, ez gara konturatzen baina gure begietatik sartzen da eta gure arreta lortzen du.

      Teknika eta metodo asko daude lanak aurkezteko. Irudien bidez, eskuz edo ordenagailuz eginda, edo bien nahasketaren bidez, maketen bidez… Mirallesek izugarrizko plantak marrazten zituen, koadro abstrakto bat ziruditenak; Renzo Pianok bizitza handiko ebaketa oso politak gustoko ditu beraren proiektuak azaltzeko; Gehryk formaltasun handiko maketa ikusgarriekin lortzen du jendea harritzea…



           
Azken urteetan proiektuen “salmenta” honetan errepresentazio elementu batek indar asko jaso du: ordenagailuz egindako renderrak edo perspektibak. Gaur egungo arkitektura aldizkari bati begirada bat botatzen badiozu, laister konturako zara agertzen den ia guztia renderrak direla.
Teknologiaren garapenarekin eta konkretuki, modelatzeko eta renderizatzeko programa berriekin, azken boladan ikusten diren irudiak izugarrizko errealismoa daukate. Ia ezinezkoa da jakitea ea irudi batek benetako eraikin bati ateratako argazkia dela edo norbaitek ordenagailuan sortutako mundu birtual batetik aterata dagoela:  http://www.thirdseventh.com/ 

Baina azken finean, irudi hauek birtualak dira; programa batean forma batzuk modelizatzen badituzu, ondoren parametro batzuk sartzen badituzu argi eta itzal errealistak sortzeko, eta hortik makinak berak zuzenki ateratzen badizu irudia, non dago gizakiaren “eskua” irudi hauetan?, non dago Renzo Piano, Miralles edo Gehryko lanetan argi ikusten den pertsonalitatea eta estiloa irudi hauetan?, orduan zertan datza lana? Gure burutik ateratako marrazki bat sortzean? ala programa informatiko baten parametroak ondo ezagutzean?

Beste urte batzuetan eta unibertsitatetik kanpo ordenagailuz egindako irudi eta marrazki (plantak eta perspektibak) batzuk kolgatzen ditut hemen. Lehen erakutsitako errealismo maila hoietara ez dira hailegatzen. Modelizazio eta renderizazio oinarri barik, photoshop eta autocad edizioaren bitartez egindako marrazkiak dira. Batzuk txartoago aterako dira, beste batzuk hobeago. Baina nire ustez estilo pertsonal baten bila joan beharko lirateke denak.















3 comentarios:

  1. Oso hausnarketa eta irudi interesgarriak. Egia da bakoitzak bere ikuspuntua eta gauzak interpretatzeko modu desberdina dugula, eta modu batean proiektuen adierazpenean azaleratzen dira, hau da, estilo pertsonala.
    Baina ez duzu uste ``estilo pertsonal´´ hori oso kutsatuta dagoela ikusten ditugun adibide desberdinegatik?

    Ados nago bakoitzak estilo bat izan behar dugula;baina azkenaldi hontan adibide asko kopiatu(erreferentzia gisa hartu) dira eta bakoitzak dugun ikuspuntu/iritzi kutsu hori galtzen doan sentsazioa daukat.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Egia da lan gehienetan zerbaiteko influentzia aurki daitekeela. Baina nire ustez beharrezkoa den zerbait da. Kreazio eta gauzen sorketak ez dira 0tik sortutako inbentzioak, beti egon behar da influentzia bat. Ideia benetan genialak behar dira zerbait guztiz berria inbentatzeko. Nire iritziz kreazioaz ari garenean garrantzitsuena da nola nahasten dugun existitzen dena. Eta azken honen gestioak eta garapenak "estilo pertsonal" batera eraman dezake.

      Eliminar
    2. ‘Pensar la arquitectura nos ayuda a no enamoramos de la calidad gráfica de nuestros dibujos y a no confundirla con lo que constituye realmente una cualidad arquitectónica.’(peter zumthor)

      Eliminar