Orain dela ia bi urte, arkitekturaren inguruan jaso dezakegun esperientziaren aldeko oparotasun handiko aktibitate bat hazi ginen jorratzen: arkitektura lehiaketak. Kurtso desberdinetako lagunez osatutako talde bat elkartu ginen eta mundu honen barrena hazi ginen murgiltzen.
Lehendabiziko esperientziak VHOM (Viena house of music) eta IMOV (Lanzaroten sumendien inguruko museo bat) lehiaketen esku etorri ziren. Gure lehenengo pausoak hemen izan genituen. Eta logikoki epaimahaiaren iritzian islada izan zuen. Lehiaketetan ez genuen ezer lortu, baina hazita zegoen bide oso interesgarri bat.
VHOM (ilusio handiz lan oso handia egin genuen, informazio handiko lamina bat eskeiniz. Epaimahiaren iritziarekin era batean ados joan arren, informazio asko jarri izanak ideia orokorrari indarra kendu zion eta lehenengoko kriban baztertuak izan ginen)
IMOV( epaimaharen iritziarekin ez genuen asmatu. Gure “inpaktu txikiko” aktuazioak bisualki eragina ez izan arren, lurrari min handia egiten zion. Ideia irabazlea sistema efimero bat zen ia lurra ukitu gabe montatzen eta desmontatu zitekeena)
Denborarekin hainbat integrante berri izan genituen eta bederatzi laguneko talde bat osatu genuen. Eta izen bat hartu genuen: OREKAN
Aberastazun handiko esperientzian bilakatzen joan zen: lagun berriekin proiektatze eta lantze prozesuan teknika eta lan egiteko modu berriak ikasi genituen. Lehiaketen epaitzatan propuesta desberdinen arteko harremanak analisatzen genituen gure kriterioa jorratuz, eta beste unibertsitate batzuetan (bai nazional mailan, bai internazional mailan) lan egiteko modua ikusten genuen.
Garai honetan beste bi lehiaketetan parte hartu genuen: Santorinin komplexu turístico bat eta New Yorken Broadwayen alernatiba bat izan beharreko antzoki gune bat.
Aurreko parte hartzetan ikasitakoa aplikatu genuen momentu horretan eta finalistak izatea lortu genuen bi lehiaketetan:
Santorinin entregatutako lamina
NYn entregatutako lamina
Denbora ere izan genuen beste motatako lehiaktetan parte hartzeko: egurrezko altzairu baten diseinuan. Kasu honetan Julen eta biok parte hartu genuen eta ezer lortu arren gai berri bat jorratu genuen: estetikaren harreman handia zuena eta papiroflexia inguruko sistema polit eta garbi batekin jorratu genuena:
lehiaktean entregatutako laminetako bat
Orain bide honek pauso berri bat ematera eraman gaitu: zergatik ez dugu aktibitate honen aukerak esplotatzen gauza berriak ikasteko? Hau dela eta elkarte batzuk antolatu ditugu, LEHIATU izeneko taldean. Elkarte hauen helburua lehiaketetara aurkeztea izango da eta edozein kurtsoko kideak izan ditzake anistazun interesgarri bat sortuz. Talde desberdinak antolatuko ditugu eta aurkitutako lehiaketa desberdinetara aurkeztuko gara. Talde bakoitzaren lana elkarte hauetan aurkeztuko da arkitektura eztabaidak sortuz.
LEHIATU: II.topaketa
Beste egunean bigarren topaketa antolatu genuen eta aukeratzeko dauden lehiaketak aurkeztu genituen hauen lehendabiziko selekzio bat eginez, taldeak osatzeko lagunduko duena. Horretaz aparte OREKAN taldeak azkeneko lehiaketan egindako propuesta aurkeztu genuen: Mallorkako kostaldearen birplanteamendu berri bat. Kasu honetan ez genuen epaimahaiaren iritziarekin asmatu. Horretaz aparte planteamendu interesgarri bat jorratu genuen, utopikoa zena baina izaera kritiko batekin.
Vhomen poposatutakoa bebai aurkeztu genuen.
Mallorkan entregatutako lamina
Beraz LEHIATU topaketekin interes handiko aktibitate berri bat martxan jarri da. Animatzen zaituztet hurrengo topaketetan parte hartzen!
No hay comentarios:
Publicar un comentario