martes, 28 de febrero de 2012

ESPERIMENTATZEN...

-       24 ORDUZ FUNTZIONAMENDUAN ETA IREKIA den espazioa.

-           Eraikinak tokiko biztanlegoaren arteko INTERAKZIOA bultzatzea du helburu.
     
       -       Erabilera aunitzek osatutako espazio indeterminatua.
… Erakusketa bat antolatu daiteke, baina ez da galeria edo museo bat
… Irakurri daiteke, baina ez da liburutegi bat
… Jolastu daiteke, baina ez da ludoteka bat
… Dantzatu daiteke, baina ez da diskoteka bat
… Edan daiteke, baina ez da taberna bat
… Herri-bazkaria antolatu daiteke, baina ez da jatetxe bat
… Hizketaldi bat eman daiteke, baina ez da auditorium bat
… Konektatu zaitezke, baina ez da lokutorio bat
… Otoi egin daiteke, baina ez da eleiza edo mezkita bat
… Eguzkia hartu daiteke, baina ez da solarium bat

Ariketa motz honek zeukan baldintzak zirela eta, lehen momentutik lan egiteko izaera experimental bat hartzea erabaki nuen.
Aurreko igoeran aurkeztutako istoria txiki horretan azaltzen saiatu nintzen moduan, hazieratik filosofia japoniarretik datozten bi kontzeptu burura etorri zitzaizkidan.
Habiaren eta kobazuloaren ideiak:



Habia hegaztien beharreei asetzeko egurrez egindako eraikuntza bat zen. Proposito batentzako zegoen egina: zeregin espezifiko batekin. Gaur egun egiten den arkitekturan proposito baten bila gabiltza. Askotan programa edo baldintza jakin batzuk ditugu eta hoiei ahalik eta definizio gehienarekin erantzuten saiatzen gara: eraikin baten espazio bakoitzak zeregin determinatu batzuekin.

Kobazuloa elementu autonomo bat da, naturala eta gizakiaren errealitatetik kanpo dagoena. Habia ez bezala, kobazuloa ez da eraikin artifiziala. Kobazuloan gizakia aterpea aurkitu zuen, kobazulora amoldatuz eta bertako baliabide espazialak ustiatuz.
Izaera desberdineko espazioak aurkitu zituzten: handiak eta zabalak suaren inguruan harremanak garatzeko, espazio txikiak eta intimoak, depresioak paretetan gauzak gordetzeko… Kobazuloa ez zegoen proposito izakidun batentzako egina, baina aukerak ematen zituen jarduera eta eguneroko erabilerak sustatzeko.

Aurreko igoeran erronka bat bota nuen:
Kobazuloaren espazioak etorkizuneko erabilera-aldaketa posibleetarako moldagarriak izan arren, erabilera jakin batek behar dezakeen espezifidadeari ezin dio erantzun. Habiak bai. Baina habiak era batean bizkarra ematen dio espazio baten erabileraren esperientziak ekar ditzakeen aldaketei.
Hau ikusita, posible ahal da kobazulo artifizial bat eraikitzea, eguneroko erabilerak eta esperientziak ekar ditzakeen aldaketei erantzuten diona, baina era berean erabilera determinatu baten espezifidadearen beharrak ahalbidetzen dituena?

Ideia hauek buruan bueltak ematen nituela, proposaturiko baldintzak aztertu nituen: planteaturiko jardueren izaerez jabetzen saiatu nintzen, hauen determinazio puntuak aztertuz: kasu gehienetan (hirisgarritasun, argiztapena, akustika eta infraestruktura jakin batzuen beharrak salbuespen) indeterminazio handiko espazioak planteatu liratekeela konturatu nintzen.




Hemendik abiatuz, maketarekin jolasten hazi nintzen.  Karakteristika desberdineko espazioak sortu nahi nituen. Helburua hazieran planteaturiko erabilerentzako probokazio giza funtzionatzen duen eszenatoki bat planteatzea izan zen, agertu ahal diren espezifidade jakin batzuei erantzun bat emanda(askotan instalazioekin eta infraestrukturekin ematen da hau).
Emaitza, pilare batzuetan kolgaturik dauden plataforma batzuk osatutako espazio multzoa. Espazioen arteko diferentziatzioak altuera aldaketekin lortzen da, horrela jerarkizazio bat sortzen da estantzien artean, pribatasuna eta kontrolpena sortuz. Izaera laberntikoa izan arren , patroi berdina jarraitzen da planta guztietan. Alboetako fatxadetan dauden lehioak argitasuna izateko proposaturiko bolumenak espazioa usten du terrazak sortuz. Beheko plantan, espazio libre bat planteatzen da Cutxilleria kalea kañoaren konektatuz eta horrela azken hau espazio publiko baten jarraitasunean bihurtuz. Kaleko fatxaden baoak sortzen duten erritmoaren jarraipen bat dago proposaturiko eraikinaren fatxadan pilaren arteko distantziaren ondorioz.

Cuchilleria kalera ematen duen fatxada

antolamendu patroia

                                                                          Cañora ematen duen fatxada




Eszenatoki hau prosatuta, esperimentazioa agertzen da. Maketa izan daiteke instrumentu bat ikusteko nola garatu ahal diren erabilera desberdinak espazio hauetan. Jarduera jakin bat zein espaziotan burutu daitekeen eta honen arabera ze aldaketa jasotzen dituen. Edo ikustea ea sortutako eskala aproposa ahal den jendearen arteko interakzioak sustatzeko.







eraikina kontextualizatua

Infografia (kaletik ikuspegia)



domingo, 12 de febrero de 2012

AKTIBITATE BERRIAK BILATZEN: LEHIAKETAK

Orain dela ia bi urte,  arkitekturaren inguruan jaso dezakegun esperientziaren aldeko oparotasun handiko aktibitate bat hazi ginen jorratzen: arkitektura lehiaketak. Kurtso desberdinetako lagunez osatutako talde bat elkartu ginen eta mundu honen barrena hazi ginen murgiltzen.

      Lehendabiziko esperientziak VHOM (Viena house of music) eta IMOV (Lanzaroten sumendien inguruko museo bat) lehiaketen esku etorri ziren. Gure lehenengo pausoak hemen izan genituen. Eta logikoki epaimahaiaren iritzian islada izan zuen. Lehiaketetan ez genuen ezer lortu, baina hazita zegoen bide oso interesgarri bat.

VHOM (ilusio handiz lan oso handia egin genuen, informazio handiko lamina bat eskeiniz. Epaimahiaren iritziarekin era batean ados joan arren, informazio asko jarri izanak ideia orokorrari indarra kendu zion eta lehenengoko kriban baztertuak izan ginen)


IMOV( epaimaharen iritziarekin ez genuen asmatu. Gure “inpaktu txikiko” aktuazioak bisualki eragina ez izan arren, lurrari min handia egiten zion. Ideia irabazlea sistema efimero bat zen ia lurra ukitu gabe montatzen eta desmontatu zitekeena)


         Denborarekin hainbat integrante berri izan genituen eta bederatzi laguneko talde bat osatu genuen. Eta izen bat hartu genuen: OREKAN
Aberastazun handiko esperientzian bilakatzen joan zen: lagun berriekin proiektatze eta lantze prozesuan teknika eta lan egiteko modu berriak ikasi genituen. Lehiaketen epaitzatan  propuesta desberdinen arteko harremanak analisatzen genituen gure kriterioa jorratuz, eta beste unibertsitate batzuetan (bai nazional mailan, bai internazional mailan) lan egiteko modua ikusten genuen.

      Garai honetan beste bi lehiaketetan parte hartu genuen: Santorinin komplexu turístico bat eta New Yorken Broadwayen alernatiba bat izan beharreko antzoki gune bat.

Aurreko parte hartzetan ikasitakoa aplikatu genuen momentu horretan eta finalistak izatea lortu genuen bi lehiaketetan:
Santorinin entregatutako lamina

NYn entregatutako lamina

Denbora ere izan genuen beste motatako lehiaktetan parte hartzeko: egurrezko altzairu baten diseinuan. Kasu honetan Julen eta biok parte hartu genuen eta ezer lortu arren gai berri bat jorratu genuen: estetikaren harreman handia zuena eta papiroflexia inguruko sistema polit eta garbi batekin jorratu genuena:

lehiaktean entregatutako laminetako bat



         Orain bide honek pauso berri bat ematera eraman gaitu: zergatik ez dugu aktibitate honen aukerak esplotatzen gauza berriak ikasteko? Hau dela eta elkarte batzuk antolatu ditugu, LEHIATU izeneko taldean. Elkarte hauen helburua lehiaketetara aurkeztea izango da eta edozein kurtsoko kideak izan ditzake anistazun interesgarri bat sortuz. Talde desberdinak antolatuko ditugu eta aurkitutako lehiaketa desberdinetara aurkeztuko gara. Talde bakoitzaren lana elkarte hauetan aurkeztuko da arkitektura eztabaidak sortuz.
LEHIATU: II.topaketa

            Beste egunean bigarren topaketa antolatu genuen eta aukeratzeko dauden lehiaketak aurkeztu genituen hauen lehendabiziko selekzio bat eginez, taldeak osatzeko lagunduko duena. Horretaz aparte OREKAN taldeak azkeneko lehiaketan egindako propuesta aurkeztu genuen: Mallorkako kostaldearen birplanteamendu berri bat. Kasu honetan ez genuen epaimahaiaren iritziarekin asmatu. Horretaz aparte planteamendu interesgarri bat jorratu genuen, utopikoa zena baina izaera kritiko batekin.
Vhomen poposatutakoa bebai aurkeztu genuen.

                                                                                           Mallorkan entregatutako lamina

          Beraz LEHIATU topaketekin interes handiko aktibitate berri bat martxan jarri da. Animatzen zaituztet hurrengo topaketetan parte hartzen!
Blog bat sortu dugu, topaketetan gertatutakoa jarraitzeko: http://lehiatu.blogspot.com/