Hirugarren ariketa hau motzena izan da. Hori kontuan hartuz
lehen ariketan erabilitako antzeko prozedimendua jarraitu dut. Horretaz aparte,
grafismoari dagokionez eskuz egindako lana izan da. Ordenagailuen abantailak
direla eta ahaztutako teknika eta baliabide bat berreskuratzeko asmoarekin.
Proiektua historia osoan zehar eman den eboluzio batengatik
ateratako konklusio batean oinarritzen da. Lan eremu espazioak historia osoan
zehar izandako izaerak batzen dira, hauen puntu egokienak sustraituz eta gaur
egungo kondizionanteekin bateratuz. Beraz antzinean egondako puntu onenak (gaur
egun galdutakoak) berreskuratzen saiatu naiz gaur egungo kontextu bati
egokituz, azken honek dakarren faktoreekin.
Emaitzan proiektuaren funtzionamendua ebaketan ulertzen da,
parkinga, bainotiak, ontziralekua eta “programa polibalentea” antolatuz. Plantan
hartzen duen izaera modu oso batean kontrolatu gabeko sistema bat nabarmentzen
da.
Irudietan proiektua ulertzeko informazio gehigarria agerian
dago.