sábado, 23 de marzo de 2013

PARKE LINEALA: HISTORIARI BEGIRATUZ


Hirugarren ariketa hau motzena izan da. Hori kontuan hartuz lehen ariketan erabilitako antzeko prozedimendua jarraitu dut. Horretaz aparte, grafismoari dagokionez eskuz egindako lana izan da. Ordenagailuen abantailak direla eta ahaztutako teknika eta baliabide bat berreskuratzeko asmoarekin.

Proiektua historia osoan zehar eman den eboluzio batengatik ateratako konklusio batean oinarritzen da. Lan eremu espazioak historia osoan zehar izandako izaerak batzen dira, hauen puntu egokienak sustraituz eta gaur egungo kondizionanteekin bateratuz. Beraz antzinean egondako puntu onenak (gaur egun galdutakoak) berreskuratzen saiatu naiz gaur egungo kontextu bati egokituz, azken honek dakarren faktoreekin.
Emaitzan proiektuaren funtzionamendua ebaketan ulertzen da, parkinga, bainotiak, ontziralekua eta “programa polibalentea” antolatuz. Plantan hartzen duen izaera modu oso batean kontrolatu gabeko sistema bat nabarmentzen da.

Irudietan proiektua ulertzeko informazio gehigarria agerian dago.














HOTEL LA MONNAIE: plaza, hotel, apartamendu eta kongresu eta ondare arkitektonikorako ikerketa aretoak: BUUUFF!!


Bigarren ariketa Baionan kokatzen da. Kasu honetan garantzi historiko eta kondizionante preexistente potenteak agertzen dira. Kokalekua alde zaharreko erdigunean dago, eraikinez inguratutako plazan. Plaza honen eskala eta sorteen dituen sentsazioak ez dute serikuzirik aurreko ariketan garatutako espazioarekin. Bi hilabeteko lana izan da.

Ariketaren erronkarik garrantzitsuena programa da. Aniztasun handiko eskakizunak dadarrena: etxebizitzak, hotel bat bere kafetegi eta jatetxearekin, eta kongresu eta ondare arkitekonikorako ikerketarako eraikin bat (auditorio, ikerketa gela, liburutegi,artxibo, bilera gelak…). Beraz argi dago ze zaila den programa desberdin hauek proiektu berean sartzea. Kontuan izanda proiektuaren bateragarritasuna eta kalitatea ahal den maila gorenean mantendu behar dela.

Kasu honetan analisi sakonago batean sartu nahiz, ikusiz herrirako plaza edo gune urbano baten beharra ze garantiza daukan kokatzen garen gunean. Analisi honen emaitzak eskala desberdinetan influentzia izando dute, bai eskala urbanoan herriaren plaza baten sorketarekin, bai partzelazio tipologiarekin edo loteen tipologiarekin.

Hau aurkeztuta proiektuaren garapena eta sorkuntza azaltzen duten irudiak aurkezten ditut.





















PLACE DES BASQUES, FRONTOIAREN ESPAZIOA



Bostgarren kurtsoko ariketak Baionan kokatuko dira. Lehendabiziko ariketa hilabete bateko lana izan da. Gure aktuazio eremua Plaza des basquesen kokatzen da. Proposamena espazio publiko bat da, frontoi baten inguruan antolatzen dena.

Ariketarako denbora gutxi daogenez proiektatze prozesua “kondizio inmediato” batzuetan oinarritzen da, ideia hauetan oinarrituz. Proiektuak sortarazten duten ardatzak modu batean prozesu honen esleipena dira, ongi pentsatutako traza edo marka batzuz osatua, zeinak gestikulazio gutxi eta simple batzuen bidez proiektua osatzen den.

Plazaren eskalaren kontrolpena eta honen amoldazioa frontoiaren dimentsioekin izan da erronkarik zailena. 

Hona hemen irudi batzuk non proiektua aurkezten eta azaltzen den.