miércoles, 25 de enero de 2012

AZTARNA EKOLOGIKOAREN DIMENTSIO ERREALA


Beste egunean entregatutako lanaren hazieran aztarna ekologikoari buruz hitz egin genuen.Topatutako bideo honetan   MVRDV, The Why Factory eta Stroom Den Hage arteko kolaborazioan egindako estudio bat agertzen da. Aztarna ekologikoaren kontzeptuak dakarren dimentsioak grafikoki oso argi ikusten dira.

lunes, 23 de enero de 2012

AZKEN ENTREGARAKO GEHIGARRIAK

Abenduan proiektuaren entrega finala egin genuen. Hala ere, proiektu guztietan bezala, berdin da zein puntutan zauden, beti jo ahal duzu aurrerago, proiektua gehiago garatuz. Hau izan zen eman zena azken aldian:

Hortaz, aurreko entregaren gabeziak lantzea pentsatu dugu. Hauek izango dira honako honetan aurkezten ditugun puntuak: lehendabizi, errepide nagusia zeharkatzeko zubia (gure proiektua Ilarratzaren beste aldearekin lotuko duen elementua). Beste aldetik, guk proposatu genuen eraikitze sistema beste eskala desberdinetara nola moldatu litekeen aztertu dugu. Eta azkenik, xehetasunetara joaz, eraikinen barruko lotura batzuk landu ditugu, eraikinen ur bilketen, uren depurazio, instalazioen eta abarren proposamena emateaz gain.


Zubiaren proposamena.

Eraikinak eraikitzeko erabilitako neurriak erabili dira.  Neurri desberdinetako barrak ditugu, eta hauei esker eraikinetako zutabe/zertxak eraiki dira. Neurri hauetaz baliatuz, hauen konbinaketarekin zubia osatu da. Hortaz, esan dezakegu eraikitze sistema bera aplikatzen dela etxebizitza barruan eta zubian, moldagarria den sistema bait da.
Beste aldetik, zubiaren aitzakia izanda, alboko eraikina moldatzea erabaki dugu. Erakusketa gela izanda, altuera bikoitza ematea pentsatu dugu. Modu honetan, barne espazio erosoago bat lortzeaz gain, terraza bat jarri diogu, erabilera desberdin gehiago burutu daitezen. Eta terraza elementua luzatuz eta eraikinetik urrunduz zubia lortu dugu. Gainera, eskala desberdinetara moldatzearen adibidea dugu hau, altuera bikoitza proposatuz.



Honetaz gain, aipatutako barne espazioaren ikuspegi bat eskaintzen dizuegu:



Eraikitze sistemaren aukerak.

Eraikitze sistema modularra izanik, aukerak amaigabeak dira. Errepikapen sistemari esker nahi ditugun espazioak lor ditzazkegu. Gure proiektuan espazioa lortzeko modua bolumena luzatuz besterik ez dugu egin, holan komeni zitzaigulako. Hala ere, kasuan kasu, bolumena sortzeko aukera asko ditugu. Hona hemen adibide batzuk:


Eraikitze xehetasunak.

Alde batetik, kortina elementua aztertu dugu. Honi esker, eguzkitik babestu ahalko dira erabiltzaileak. Fatxadetan nahiz estalkietan jarri daitezke, eta barretara zuzenean doa lotuta. Nahi den momentuan bildu edo zabaldu daitezke.
Polikarbonatozko plantxak ere zuzenean doaz lotuak barra egiturara, pasadore batzuen bidez. Dilatazio desberdinak izanda, eta isolamendu hobe bat eskaintzearren, silikonazko junta batzuk jarri ditugu, polikarbonatoaren eta barraren artean jarriko dena. Hemen uzten dizkizuegu xehetasunak:


Uren gestioa.

Ur desberdinen bidea erakusten duen eskema garatu dugu. Euri urak erabiliz, ur biltegi batean metatzen ditugu. Ur hauek ureztatzeko nahiz etxebizitza erabilerarako erabiltzen dira. Etxebizitzari dagokionez, ur hotza lortzeaz gain, ur beroa izateko eguzkitze plakak erabiliko dira. Azkenik, ur beltzei dagokienez, depurazio sistema natural bat proposatzen da, non mikroorganismoek materia organikoa jaten duten, ura garbituz. Ur hau berriro ur hotzaren sarera bideratzen dugu.