Hiru urte pasa dira karrera hasi nuenetik. Geienok bezala, garai hartan arkitekturari buruz neukan ideia errealitatetik nahiko hurrun zebilen. Orain nire burua geldiarazten dut eta begirada bat botatzen diet azken hiru urteei:
Nire bizitza asko aldatu da, denboraldi intentsoa bezala definituko nuke. Etorkizunean izango naizen pertsona definitzen hasi naizela sentitzen dut, nire ideia eta pentsamoldeekin, nire pertsonalitatea garatzen.
Badakit arkitekturak eta honen inguruan izan dudan bizitzak pisu oso handia hartzen ari duela bide honetan.
Denborarekin konturatu naiz arkitektura nire bizitzaren parte bihurtu dela, beti dago hor, askotan bigarren maila batera bereganatzen dut, baina beti bueltatzen da, izugarrizko indarrarekin, ideia edo irudi batekin nere burua inbaditzen. Badakit hor dagoela eta nire bizitzaren parte dela.
Hasieran mundu akademikoaren pertsonifikazio giza ikusten nuen, lanak egin eta gero nire gauzetara bueltatzen nintzen, arkitekturarekin zerikusirik ez zutenak. Baina denbora pasa ahala, orduak sartuta eta nire inguruan “arkitektura usaina” intentsifikatu den einean, ia konturatu gabe, sentitzen dut nire barruan arte hau nire zatitxo batez beste egin dela.
Gauza bat argi daukat, eta ziur aski garrantzitsuena da. Niretzat arkitekturak zubi baten moduan funtzionatu du, zubi bat guk prestatzen ari garen profesioa baina askoz hurrunago eramango nauena.
Arkitekturak erakutsi dit mundura begiratzen, gure inguruaren kontzietzia bat edukitzen. Eta hau garrantzitsuena da. Egunero gure alboan izan ditzakegun gauza txikietara begiratzen ikasten saiatzen ari naiz, eta hauen edertasuna baloratzen.
Proiektatze era desberdinak ikasteaz aparte, marrazketa, diseinu grafikoa, argazkilaritza… karrera hasi nintzenetik oso gustoko ditudan gauzak dira. Azken finean ikuspegi orokor batetik ikusita, mundu berdinaren parte dira: kreazioaz ari naiz, gauza berrien sorketa, gure barrutik ateratakoak, bai suspiro batean, bai denborarekin ondo pentsatuak.
Ez dakit profesionalki etorkizunean zer influentzia izango duen arkitekturak nire bizitzan. Ez dakit proiektatzen, delineatzen, edo arkitekturarekin zerikusirik ez daukan beste gauza batean ibiliko naizen. Baina argi daukat, gustatuko litzaidakeela sentitzea nola nire profesioan irudi edo ideia horrek indarrarekin inbaditzen duen nire burua. Eta ilusioarekin zerbait sortzea.
Hau da espero dudana urte honetarako eta etorkizunerako.