martes, 20 de diciembre de 2011

INTERBENTZIO GUNEAK, ILARRATZA

Araba mailatik datorkigun sistemaren aplikazioak gorabehera batzuk izango ditu Ilarratza hirian gauzatzean. Programa osotik honako honekin geratu gara: Agro-tourism gunea (modulo desberdinekin osatua) eta etxebizitza agrarioak.
Guzti hau osatzeko sistema konstruktibo bat sortu dugu, lekukoek eraiki ahal dezaten. Hortaz, erabileraren arabera, eraikitzen joango den proiektu bat izango da. Geroago zehaztuko da zein izan den sistema konstruktiboa.




Ilarratzaren inguruan egin den azterketari buruz hitz eginda, ekintza eta erabiltzaile desberdinen artean dauden erlazioak ikusi ditugu. Grafikoki azaltzeko, hiru irudi egin dira. Lehenak Ilarratzaren egungo jarduerak erakusten ditu. Bigarrenak proiektuaren lehenbiziko fasea ematen denean lortzen diren jardueren erlazioak erakusten ditu. Eta azkenik, proiektuaren gauzatze osoa eman denean sortutakoak.






Bolumen guztien kokapena erabakitzeko herrixken hazkunde desberdinak aztertu ditugu. Hauetan oinarrituz, proiektuaren oin plana marraztu dugu.







Axonometrikoki, hau izango zen ikuspegi orokorra, eraikuntza prozesua erakusten duena.






Zehaztasunetara joz, hemen daukagu azaldutako eraikitze sistema. Funtsean, pieza aurrefabrikatuz osatua dago. Baina, beste aldetik, lekuko baliabideak erabiltzen ditugu (lur mugimenduak, zuraren erabilera, gurpilez osatutako zimentazioa...). Bi sistema hauen konbinaketarekin lortzen dugu proposatutakoa.






Bukatzeko, eta gehiegi luzatu gabe, hemen uzten dizkizuegu lekuko 3D batzuk. Besteak beste, jatetxearen barnekaldeko ikuspegi bat, etxebizitza baten barnekaldea, eta proiektuaren ikuspegi orokor bat, urrunetik ikusita.








lunes, 12 de diciembre de 2011

TIPI TAPA TIPI TAPA...

Aurreko igoeran sistema orokorraren funtzionamendurako kontuan izandako estrategiak azaltzen genituen. Estrategia plan horren prozesuan gure akzio eremu handiaren baliabideen azaleratze bat planteatu genuen. Honen ondorioz nekazaritzaren bultzadarentzako estrategiak programa bat eskatzen zigun. Programa honek denborarekin eta fase desberdinen garatzearekin batera bariazioak jasan ditzake.

Behin estrategia hoiek planteatuta eta programa bat bideratuta ikusi genun zelako influentzia izan zezakeen akzio eremuaren herrixka batetan. Horretarako Ilarratzan zentratu ginen.



Lehenengo kontaktuen ondorioz, Ilarratzaren gabeziak eta ezaugarriak azaleratu ziren eta honen funtzionamendu egokirako lehenengo bide batzuk adostu genituen. Sistemak Ilarratzan funtzionamendu egokia izateko (eskema honetan azaltzen den bezala) lehendabizi planteatutako estrategiak herrixkara amoldatu behar ziren.



Beraz ikusten den moduan, ikuspegi orokorretik planteaturiko programa bariazio batzuk jasan ditu. Guk agro tourism zentruaren eta planteamendu erresidentzialen fase desberdinak eta eraikuntza sistema garatuko ditugu.


Programaren ejekuziorako, “sistema konstruktibo lokal basiko” bat planteatuko dugu. Ilarratzako eta inguruetako biztanleak eraikuntzaren egileak izateko. Bertan nahasiko dira: montaje erraza eta kateduna izan ditzeketen elementu aurrefabrikatutako kopuru oso murriztu bat; eta teknika konstruktibo local eta basikoak kanpoko laguntza teknikoren beharra ez dituztenak.



Programaren integrazioan inguruan dauden kondizioak kontuan izan ditugu. Ingurune rural batean zerikusia duten eskala, garatze eta asentamendu metodo batzuk planteatu ditugu.




lunes, 7 de noviembre de 2011

SISTEMAREN ERAGINA ILARRATZAN

Proiektuaren garapenak nekazaritzan zentratzera bultzatu gaitu. Hasiera batean egindako eskemak aukera gehiagorako bidea ematen zigun. Baina nekazaritza plangintzaren bultzatzaile nagusietako bat zela ikusiz, honek ekar ditzakeen onurak proposatu ditugu, onura hitza zentzu orokorrean ulertuta.

Nekazaritza oinarritzat duen aktibazio katea landu dugu. Behin nekazaritza piztuta, bestelako esparruak sartzen ditugu jokoan: turismoa, kirola.

Hemen dago kate honen adierazpen grafikoa:

Eskeman azaltzen diren fase desberdinen azalpena eta hauen eragina programaren ezarpenean:

Honekin lotuta, turismoaren aldetik ikusita, ekintzen boletin bat proposatu dugu, jende mota ezberdinari planak eskainiz. Nekazazaritza turismo sektorean sartzearen
saiakera gauzatu ahal izateko, inguruan dauden baliabideak potentziatzen dira ekintzen boletin honetan, turismo plan honen laguntza giza.




Puntu honetara helduta, badugu esparru handi bat hartzen duen sistema proposatua. Eskala aldaketa bat emanez, sistema honek Ilarratzaren gain duen eragina aztertuko dugu.
Sistemak funtzionatu ahal izateko, Ilarratzan programa baten ezarpena beharrezkoa da.

· MERKATU MUGIKORRA EZARTZEKO GUNE APROPOS BAT.
· AGRO-TOURISM ZENTRUA. Horretarako aproposa iruditu zaigu “monster house” eraikina.
· 4. kolektiboak beharko dituen ETXEBIZITZA AGRARIOAK

Programa hau sistema orokorrak ezarri digu. Baina, nola txertatuko dugu lekuan?

Hau jakiteko Ilarratzaren analisi lokal bat egin dugu, egungo egoera aztertuz, gabeziak lokalizatuz edota berreskura daitezkeen guneak zehaztuz. Horra hor Ilarratzaren egungo egoeratik atera ahal izan duguna:


Beraz, hortan datza momentu honetako lana: programarendako proiektatze eremu egokia aurkitzea, Ilarratzako egungo akatsak zuzenduz, eta proiektu osoaren gauzatzea Ilarratza herriaren hobekuntzarekin josiz.



lunes, 24 de octubre de 2011

KRISTINA-ENEAN BARRENA...



Klasean komentatu zen urriaren 19tik 21era Kristina-enean nekazaritzaren inguruko erakusketa edo hitzaldi batzuk emango zirela. Eta hasieratik pentsatu genuen joatea, oso argi izan gabe zeri buruz hitz egingo zuten. Egia esan, ez genuen idearik erez zeri buruz zihoan guzti hura, baina bagenekien patatari buruz hitz egingo zela, eta nola Gasteizen proiektatzen gauden eta Gasteiztarrei izugarri gustatzen zaien patata, joatea ezinbestekoa ikusten genuen.

Kristina-eneako bidean “X irakaslea” aurkitu genuen; arkitektura eskolako irakaslea, bere izena anonimatuan nahiago duguna mantendu. Nola galduak geunden, berari galdetu genion ea non zegoen Kristina-enea zelako toki hori. Berak esan zigun erakusketa tabakaleran antolatzen zela, eta X irakaslearen aurpegiak erakusten zuen zihurtasunaz ohartuz, tabakalerara abiatu ginen. Esan beharra dugu momentu hartan ez ginela ohartu norantz gindoazen.

Kanpoko hesia zabalik zegoen. Gure buruaz erabat zihur, tabakalerako eremura sartu ginen. Metro batzuk ibilita ohartu ginen han mugimendu gutxi zegoela. Belar txarrak eta zikinkeriak edonon aurki zitezkeen. Gure aurrean hainbat proiektu proposamen izan dituen tabakalera eraikina zegoen. Haren fatxada istorizistaren erdian, burnizko ate izugarriak eraikinaren simetria ardatza markatzen zuen. Erdi zabalik zegoen momentu hartan, bisitaria gonbidatzeko keinuka bezala. Tabakalerak atzean zituen istorio guztiak ezagutzera bultzatzeko gogotan. Bagenekien inguru hark misterio puntu bat zeukala, eta soberan ohartu ginen han ez zegoela inolako erakusketarik. Baina atearen gonbidapena berehala ulertu genuen.

Ohartu ginenerako tabakaleraren iluntasunaren barna geunden, beste mundu batean. Denboran bidaiatu izan bagenu bezala sentitu genuen gure burua. Harrigarriena eraikinaren proportzioa zen. Edo hobeto esanda, gure proportzio txikia eraikinarekin alderatuz. Izugarrizko gonbidatuendako hall batean geunden, eskailera monumental batzuekin bukaeran. Aurrera gindoazela, alboetan nabe eta epazio handiak uzten genituen, batzuk argiztatuak eta beste batzuk itzaletan.
Suposatzen dugu hona heldu den irakurleak, norbait heldu baldin bada, sentituko duela guk momentu hartan sentitutakoa: nobela baten protagonistak ginen. Carlos Ruiz Zafonen “La sombra del Viento”-n agertzen den Daniel moduko bat. Eta hain zuzen ere, uste dugu hortik aurrera bizitakoa nobelak erakusten duela:  donostiako Tabakalerako abentura.
Esan dezakegun gauza bakarra da, ondorio moduan, beste behin joan behar garela barrukaldeko argazki batzuk ateratzeko.

Patataren erakusketari dagokionez, azkenean benetako Kristina-eneara heldu ginen. Hontan zorrotzak izango gara, gillotinaren antzera: erakusketa ikusteko 10 minutu besterik ez genuen izan. Handik atera eta hitzaldietara joan ginen.
        

Lehenbiziko hizlariak (Ignacio Mendiolak) guretzat interes erlatiboa daukan gaiari buruz hitz egin zuen: produktu transgenikoak eta hauen zeharkako eraginak. Teknizismo eta aipakera zehatzei buruz beteta zegoen hitzalditik ez genuen gauza argi askorik atera. Besterik gabe uzte dugu beste jende batentzako zela. Guk ez genekien ezta oinarrizkoa: zer da elikagai bat transgenikoa izatea?

Beste aldetik Emmánuel Lizcano izan genuen. Beste hitzaldi mota bat ekarri zigun, zeharo desberdina. 20 minutu zeramala hitz egiten, oraingoz jarraitzen zuen aurkezpeneko lehenengo diapositibak proiektorean, patata batekin sofa batean jesarrita. Eta larriagoa dena: ez zuen deus esan patataren inguruan. Hitzaldi bukaeran gauzak ez ziren asko aldatu. Baina tipo dibertigarria zen, esperientzia handikoa. Hizlari moduan bikaina, zintzotasun osoz zuzentzen zen gugana. Zeri buruz hitz egin zuenaren inguruan sakondu ordez, esango dugu hara eraman zela entzuleok ordu t’erdi atsegin bat izan genezan.

             


Gaur eta bihar hitzaldiak omen daude baita. Printzipioz ez gara joango, atzotik asko ez genuelako atera. Baina interesgarria izango zen joatea ikusteko X irakasleak nora bidaliko gintuzkeen honako honetan.

martes, 18 de octubre de 2011

ESTRATEGIA LANTZEN. 2011-10-18

Aurreko egunean planteatu genuen azterketan oinarrituz, Gasteizko inguruen leku bakoitzak eskaintzen dizkigun baliabideen mapa hau osatzea lortu dugu.


Uste dugu gune hauetako batzuetan aukera dagoela bertako ekintza indartzeko edo osatzeko.
Besterik gabe hemen aurkezten dugu gure laneko prozesuan gauden puntua:




domingo, 9 de octubre de 2011

NEKAZARITZA EKOLOGIKOA BULTZATU NAHIAN


Azken egunetan Gasteizen izandako artikulu interesgarri batzuk:

STEVE JOBS

      Ostegunean Steve Jobs hil egin zen. Apple empresaren fundatzaileak 7 urte zeramatzan minbizi arraro baten aurka borrokatzen.
Steve konputazion, diseinuan eta modu batean arkitekturan influentzia handien izan duen pertsonetariko bat izan da.
Diseinuari dagokionez, “i” faktoreak oso famatua da, honen legatua betirako iraungo du:

"El diseño no es sólo cómo se ve o cómo se siente. El Diseño es cómo funciona".

“En el vocabulario de la mayoría de la gente, diseño es decoración. Es diseño de interiores. Es la tela de las cortinas del sofá. Pero para mí, nada podría estar más lejos de el significado del diseño. El diseño es el alma fundamental de la creación humana que se expresa en las distintas capas de un producto o un servicio. Cuando eres un carpintero haciendo un bello mueble de manera, no vas a usar una pieza de aglomerado para la parte de atrás, aunque de a la pared y nunca nadie lo vaya a ver. Tu sabes que estará ahí, por lo que usarás una preciosa pieza de madera para la parte de atrás. Para que puedas dormir tranquilo, la estética, la calidad, tiene que ser llevada hasta el final” — Steve Jobs


Gure eremura bueltatuz, arkitekturan Steve Jobsek  Bohlin Cvwinski Jackson estudioarekin kolaboratu zuen (EEUUko ofizina esanguruenetariko bat). Etapa honetan mundu osoan zehar diseinu komplexusko dendak garatu zituzten beiratea protagonista moduan.


Hauen artean, pasadan urtean New Yorken egindako ikasketa bidaian ezagutu genuen hauteko bat: Bostgarren hiribidean dagoen Apple denda. Presentzia oso interesgarri bat duena izugarrizko etxe orratzen artean: denda lurazpian garatzen da, eta honen sarrera enparantza batera asomatzen den beiratezko kubo txiki baten moduan planteatzen da.


Azkeneko kolaborazioen artean “Fosters and Partners”estudioarekin proiektutako Cupertinoko Aplle campusa daukagu.


Bukatzeko Steve Jobsek Stanford unibertsitatean egindako konferentzia baten bideoaren
Link-a uzten dut, merezi du ikusteak.


martes, 4 de octubre de 2011

GASTEIZ INGURUEN AZTERKETA ETA PROIEKTATZE SISTEMAREN PLANTEAMENDU OROKORRA

Villafranca, Oreitia eta Ilarraza. Gasteizetik 10 km-tara dauden nekazal herrixkak, historikoki Gasteiz hornitzen zutenak. Gaur egun herri hauek ez dute bizirik, komunikazioa falta da eta ez dago ia gazterik.

Irailaren 19an herrixka hauek eta inguruak ezagutzera abiatu ginen. Lekuko egoerak asko dio han gertatu denaz. Betidanik landalur izandako guneek industriaren degradazio efektua erakusten dute gaur egun. Jendearen hirirako emigrazioak eta lekuko erabileren bertan behera uzteak ingurune berriak ekarri ditu: baserri-ortu multzoak, makinaria, hodi eta luxuzko txaleten ondoan. Hau da: erabilera finko bat ez duen gune nahasia, eta gainera, gainbeheran dagoena.
Demografia ezberdintasuna, industrializazio efektua eman baino lehen eta ondoren:





                     

Ikusitakoa eta entzundakoa buruan izanik kotxean bildu ginen etxerako bidean. Lau buru, mila ideia… Jabetu ginen herrixka hauetan dagoen egoera ez zela arazo konkretu bategatik,  hori dela medio, azterketa ikuspegi orokor batetik egitea erabaki genuen ondorio aberatsagoak lortzeko. Hau da, herrixketako tokian tokiko arazoak aztertu beharrean, muinera iritsi nahi genuen: zein izan ote da egoera honetara iristeko arrazoia?
Orain dela 200 urte Gasteiz inguruko herriek hau hornitzen zuten baina industrializazio boom-aren ondorioz egoera guztiz aldatu zen. Herrixketatik Gasteizerako exodoa emateak Gasteizko inguruko biztanleri dentsitatea jeitsi zuen. Hiriak beste aukera ezberdinak emanda, nekazal guneko biztanleak herrixkak utziz joan dira. Gainera, kanpoko enpresak sartu eta latifundioak indartzeaz gain, nekazal produktuen erosle eta saltzailearen arteko tartekari bezala funtzionatzen dute, produktuaren prezioa izugarri goratuz.
Faktore guzti hauek degradazio nabarmena ekarri die Gasteiz inguruko puntuei. Hauen berreskurapenerako plan ezberdinak proposatu dira, emaitza handirik gabe. Haien artean, familia bakarreko hainbat etxebizitza eraikiz, “allien” efektua emanez.
Gasteizen komunikazio zaharretan emandako eragina. Lehenengo eskeman bide zaharrak, bigarrenean berriak, eta hirugarrenean gainjarpena:


Azken urteotan “Gasteiz” berdeari buruz hitz egiten da. Hau da gure proposamenaren oinarrietako bat. Artikuloak irakurriz, “aztarna ekologiko” kontzeptua aurkitu dugu. Laburbilduz, esan dezakegu herrialde baten indikadore bat dela, herrialde horren jasangarritasuna neurtzen duena.
Kontzeptu ekologiko hau modu zuzenean ezin dugu aplikatu Arabako eskalara, kontzeptuak planeta eskalan lan egiten duelako, eta ez lurralde lokaletan. Baina bai izango dugula kontuan kontzientzia bezala. Modu zuzenean ikusten ez dugun kontzeptua da, eta gaur egun egiten diren plangintzetan modu urrian hartzen da kontutan. Baina iruditzen zaigu ezinbestekoa dela kontuan izatea, eta oraingoz gehiago jakinda Gasteizek 2050 urterako dituen helmugak bete nahi baditu: “Ciudad neutra en carbono 2050”.

Guzti hau esan eta gero, goazen muinera: ZEIN DA GURE PROPOSAMENA? Edo hobeto esanda, zein bide edo sistema aplikatuko dugu, toki bakoitzeko arazoei erantzun egokia emateko?

Puntu honetatik aurrera bide paralelo bat eramango dugu:

· Zer proposa dezakegu  Gasteiz moduko leku batean? Alde batetik, aztertuko dugu zer indartu dezakegun Gasteiz bezalako gune batean: turismoa, kirol puntuak (eraztun berdearekin bat egiten dutenak??), nekazaritza… Aipatutako azken honen helburua ez da lehen zegoen nekazaritza indartzea, Gasteizko nekazaritzaren kontzeptu berria aurkitzea baizik: nekazaritza ekologikoa, nekazal-erosle erlazio zuzena merkatu puntu berriei esker, “agro-tourism” delakoa…

· Zer eskaini diezaguke Gasteizek? Zein da bere egungo egoera eta lekuko beharrak? Toki bakoitza aztertuz zer behar den ikusiko dugu, eta gainera lekuak berak eskatuko digu behar duena.

Gure helburua izango da bi bide hauekin jolastea edo hauek tartekatzea. Ideia batzuk aplikatu ahalko ditugu, eta beste batzuk tokiak aztertzerako orduan agertuko dira.

martes, 13 de septiembre de 2011

ZER ESPERO DUT URTE HONETARAKO?

Hiru urte pasa dira karrera hasi nuenetik. Geienok bezala, garai hartan arkitekturari buruz neukan ideia errealitatetik nahiko hurrun zebilen. Orain nire burua geldiarazten dut eta begirada bat botatzen diet azken hiru urteei:
 Nire bizitza asko aldatu da, denboraldi intentsoa bezala definituko nuke. Etorkizunean izango naizen pertsona definitzen hasi naizela sentitzen dut, nire ideia eta pentsamoldeekin, nire pertsonalitatea garatzen.
Badakit arkitekturak eta honen inguruan izan dudan bizitzak pisu oso handia hartzen ari duela bide honetan.
Denborarekin konturatu naiz arkitektura nire bizitzaren parte bihurtu dela, beti dago hor, askotan bigarren maila batera bereganatzen dut, baina beti bueltatzen da, izugarrizko indarrarekin, ideia edo irudi batekin nere burua inbaditzen. Badakit hor dagoela eta nire bizitzaren parte dela.
Hasieran mundu akademikoaren pertsonifikazio giza ikusten nuen, lanak egin eta gero nire gauzetara bueltatzen nintzen, arkitekturarekin zerikusirik ez zutenak. Baina denbora pasa ahala, orduak sartuta eta nire inguruan “arkitektura usaina” intentsifikatu den einean, ia konturatu gabe, sentitzen dut nire barruan arte hau nire zatitxo batez beste egin dela.

Gauza bat argi daukat, eta ziur aski garrantzitsuena da. Niretzat arkitekturak zubi baten moduan funtzionatu du, zubi bat guk prestatzen ari garen profesioa baina askoz hurrunago eramango nauena.
Arkitekturak erakutsi dit mundura begiratzen, gure inguruaren kontzietzia bat edukitzen. Eta hau garrantzitsuena da. Egunero gure alboan izan ditzakegun gauza txikietara begiratzen ikasten saiatzen ari naiz, eta hauen edertasuna baloratzen.

Proiektatze era desberdinak ikasteaz aparte, marrazketa, diseinu grafikoa, argazkilaritza… karrera hasi nintzenetik oso gustoko ditudan gauzak dira. Azken finean ikuspegi orokor batetik ikusita, mundu berdinaren parte dira: kreazioaz ari naiz, gauza berrien sorketa, gure barrutik ateratakoak, bai suspiro batean, bai denborarekin ondo pentsatuak.

Ez dakit profesionalki etorkizunean zer influentzia izango duen arkitekturak nire bizitzan. Ez dakit proiektatzen, delineatzen, edo arkitekturarekin zerikusirik ez daukan beste gauza batean ibiliko naizen. Baina argi daukat, gustatuko litzaidakeela sentitzea nola nire profesioan irudi edo ideia horrek indarrarekin inbaditzen duen nire burua. Eta ilusioarekin zerbait sortzea.

Hau da espero dudana urte honetarako eta etorkizunerako.